Gipuzkoan desgaitasuna duten pertsonei arreta ematen dieten elkarteekin dauzkan elkarlanerako hitzarmenak indartuko ditu Foru Aldundiak, 1.364.810 eurorekin. 17,8 milioi euroko diru atala onartu du gaur goizean Diputatuen Kontseiluak, Aspace, Atzegi eta Gautena elkarteei bideratuko dena, 2018an lurraldean desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza edo bestelako zerbitzuak eskaini ditzaten. Horrek esan nahi du % 8,3 handitu duela Aldundiak diru babesa, iazkoarekin alderatuta, Hiru elkarteek pertsona horien gizarte inklusioaren, integrazioaren eta autonomiaren alde egiten duten lana goraipatu du Imanol Lasa foru bozeramaileak, eta gaineratu du gaur onartutako neurriarekin, “berdintasunean” oinarritutako etorkizuna eraikitzeko apustua indartzen duela Aldundiak, “inor atzean utzi gabe”.
Hitzarmen horien bitartez, egoitzetan 380 plaza eta eguneko zentroetan 355 plaza kontzertatu inguru eskaintzea ahalbidetzen da. 2018rako plaza berriak sortzea aurreikusten da, gainera. Aldundiak hitzartuta dituen lau plazetatik bat, gutxi gorabehera, desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dagoela –2.500 inguru baino gehiago-.
Diputación da luz verde a la construcción de la nueva residencia Arbes de Irun
El centro estará operativo en 2026 y contará con 130 plazas para mayores y 26 para personas con discapacidad
Seguir leyendo