Donostiako Sustapenaren Donostia WeekINN-Donostiako Berrikuntza Astearen laugarren edizioa ospatzeko azken ukituak ematen ari dira. Urriaren 23tik 27ra izango da. Hitzaldi eta saioetarako sarrera dohakoa izango da, eta nazioarteko adituak egongo dira, enpresak, ikerkuntza zentroak, elkargoak eta sektore desberdinetako agenteak. Ernesto Gasco alkateorde eta zinegotziak ziurtatu duenez gaur goizean, WeekINN Donostiako historian zehar gertatu den herritar-adierazpenik garrantzitsuena da berrikuntza eta talentuari dagokionez.
Guztira, enpresa, unibertsitario, ikasle, ikertzaile, herritar, eta abarrei zuzendutako 78 ekitaldi izango dira. Aurten, 200 ordu baino gehiagoko ekintzak egongo dira, hiri osoan zehar sakabanatutako 37 kokaleku baino gehiagotan.
Pertsonen bidez eraberritzeko Connecting Talent-Conectar-ek protagonismo berezia izango du, eta honen bidez, San Sebastian Connecting Talent programa komunikatu, zabaldu eta indartu nahi da. Bigarren urtez, WeekINNerako karpa handi bat egongo da Donostiako Boulevardean, eta hiritarrentzako sarrera librea izango da egun osoan zehar, teknologia eta berrikuntza erakustoki legez.
Interesdunek Donostiako Sustapen web orrian eman dezakete izena.
Hemen, Donostiako QeekINNeko agenda.
Diputación da luz verde a la construcción de la nueva residencia Arbes de Irun
El centro estará operativo en 2026 y contará con 130 plazas para mayores y 26 para personas con discapacidad
Seguir leyendo