Mikel Ubarrechena Gipuzkoako Ostalaritzako presidenteak berretsi du udalak Parte Zaharreko ostalariei toldoak kentzeko lehen gutunak bidali dizkiela, baina ez du ezer baloratu nahi izan. «Ezustekoa izan da. Gutunak ditugunean ikusiko dugu zein den irtenbiderik aproposena», adierazi du gaur goizean Aldundian.
Atzo udaletxeak Parte Zaharreko dendariei eta ostalariei komunikatu zien fatxadetan dituzten toldoak kendu behar dituztela. Izan ere, hainbat dendari eta ostalari ez dira araudia betetzen ari.
Hirigintza Sostengarriko Departamentuak dio Parte Zaharreko Errehabilitazio Plan Bereziaren 70. puntuan “agerian utziko direla egituraren elementu bertikalak eta ez dira haietan inongo gehigarririk apaintzen utziko” Parte Zahar osoko fatxaden eraikuntzetan.
La Diputación de Gipuzkoa destina 4,59 millones en ayudas a la red de I+D+i
El año pasado de la mano de este programa se apoyó un total de 69 acciones
Seguir leyendo