Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) eta Londreseko Imperial Collegue-ko ikerlariek hiru urte igaro dituzte iktusa duten garuneko lesioen arkitektura aztertzen. Hau dela eta garuneko infartuak eragiten duten mugimendu arazoen terapia berri bat aditzera eman dute, hain zuzen ere tratamentu fisikoa zein atentziozkoa osatzen, bideojokoekin egiten den lana adibidez.
Ikerlariek garuneko lesioak zituzten 167 iktus gaixoen kokapena eta larritasuna aztertzen egon ziren hiru urte baino gehiagotan. Erresonantzia magnetikoaren bidez, garuneko lesioen “mapeoa” burutu zuten, kaltetutako zatia identifikatu, lesioaren mota eta tamaina, eta garunaren leku ezberdinen konektibitatea aztertu zuten.
Ondoren, aktibitate ezberdinak egin zituzten, oso xinpleak horietako batzuk, indar handiarekin objektu bana heltzearen kasu. Honela, ikerlariek frogatuta utzi zuten garunaren atentzioarekin «erlazionaturiko» lesioak zituzten gaixoak okerrera egiten zutela.
Adituen esanetan, kontrolaren mugimenduak eta garunaren atentzioaren zatiak erlazio eta garrantzi handia dute. Beraz, «zenbait irtenbide terapeutiko zabaldu daitezke», esate baterako «fisioterapian oinarrituriko terapia atentzioa hobetzen duten aktibitate kognitiboekin osatzen», horren adibide, bideojokoekin lana egin.
Una década de Dabadaba: la sala de conciertos que reina en solitario en Donostia
En su décimo aniversario se consolida como el claro y casi único referente musical de la ciudad
Seguir leyendo