Lanbide eta EURES (Euskal Enplegu Zerbitzua honen parte da) astearte honetan, Gipuzkoako ganberako Enplegu Feriaren lehen edizioan egongo dira.
Feria honetara 21enpresa eta 200 langabetu baino gehiago joango dira, eta Gipuzkoako enpresak eta lan aukera baten bila ari direnen arteko bilgune izan nahi du. Azokak 4 ordu iraungo ditu, 10etatik 14etara.
Bilgune honetan, lanbide baten bila ari diren gazteek (hauen formakuntza maila zeinahi dela ere) lan merkatuari buruzko informazioa biltzea bideratzen du Lanbidek; baita lan eta formakuntza eskaintzak ezagutzea ere. Era berean, EURES sarearen bidez, nazioarteko lan eskeintzak ez ezik, lana eskaintzen duten herrialde hauetako lan eta bizi baldintzak ezagutu ditzakete interesatuek.
Gazteentzat aukera paregabea da azoka hau lan munduan sartzeko; izan ere, errezinto honetan, egunero formakuntza akademikoari buruzko imformazio espezializatua eta enpresa eta instituzio enplegu-emaileen arteko kontaktu zuzena bideratzen da. Are hobeto, lan-akordio bat lortzeko aukera ematen da.
Ingresa en prisión uno de los detenidos por el homicidio del Antiguo
El otro arrestado ha quedado en libertad provisional con la obligación de comparecer ante el juzgado
Seguir leyendo