Sebastiao Salgadoren “Génesis” erakusketak ikusmin handia piztu du donostiarren artean Zurriolako Pasealekuan ingauguratu eta lehen orduetan, nahiz eta gaurko euriak zuri beltzez egindako hogeita hamar argazkik osatzen duten argazkilari brasildarraren formatu handiko erakusketari begira geratzeko gonbiterik ez egin. “Génesis”-ek geratzeko gogoa ematen du irudien edertasunaz gozatzeko ez ezik, naturaz eta honek gizakiari eskaintzen dizkion baliabideez hausnartzeko ere.
Gogoratu beharra dago, erakusketa hau La Caixa Gizarte Ekintza eta Udalaren elkarlanean burututako “Arte en la calle” programaren barruan dagoela. Salgado 44an jaio zen, eta zalantzarik gabe, nazioarteko etorkizun handienetarikoa duen argazkilaria da.
El exconcursante de ‘Gran Hermano’ Igor Basurko condenado a medio año por estafa y hurto
El encausado ya había sido condenado en otras cuatro ocasiones por otros tantos fraudes
Seguir leyendo