2017. urtean bidaiari sarrerak %0,5 gehitu dira Gipuzkoan, 1.098.525 bidaiari, eta gaualdiak, aldiz, %0,1 igo dira, guztira 2.182.575, Eustaten datuen arabera. Barrualdean, gaualdiak %0,1 igo dira eta hiri-eremuan aldiz %16, eta bi kasuetan apirila eta ekaineko igoerak nabarmentzen dira. Azpimarratzekoak dira atzerritar bidaiarien igoera %3,5ekin, honela gaualdi guztien %45,7ra iritsi arte, eta nekazal-turismoaren igoera.
Aldi berean, oso nabarmena izan da Gipuzkoan landa-ostatuetan lortu diren emaitzak, %5,4 gaualdiko igoerarekin eta %6,3 bidaiari sarrera gehiagorekin. Igoerak izugarriak izan dira bai apirilan (%65 bidai sarrera eta %125 gaualdi) eta baita abenduan ere (%31,5% eta % 47 hurrenez hurren).
“2016ko datuak berrestea lortu dugu, Kultur Hiriburuaren urtean hain zuzen ere. Dena dela, garrantzitsuena ez da errekorrei buruz eztabaidatzea, baizik eta datuek erakusten diguten informazioa bermatzea. Gero eta bisitari atzerritar gehiago dator, gero eta jende gehiago doa barrukaldera, nekazal-turismoaren datu bikainak dioten bezala eta, batipat, denboraldi altu eta udatik kanpo”, aintzat hartu du Denis Itxasok, Gipuzkoko Foru Aldundiko kultura, kirol eta turismo diputatuak.
El exconcursante de ‘Gran Hermano’ Igor Basurko condenado a medio año por estafa y hurto
El encausado ya había sido condenado en otras cuatro ocasiones por otros tantos fraudes
Seguir leyendo