Hamabostaldi musikalak aurrera jarraitzen du bere ziklorik bidaiarienaren bidez: Hamabostaldi Ibiltaria.
Jadanik iragarritako Landarbaso Abesbatzak eskainiko dituen bi kontzertuez gain; bata, gaur, Senperen; eta bestea, hilaren 18an, Arantzazun, azpimarratu beharra dago, hilaren 16ko zita, Hondarribiko Carlos V paradorean, José Hernández Pastor kontratenorearekin (azken honetarako sarrerak agortuta daude).
Kontzertu hau, Claudio Monteverdirentzako omenaldia izango da, bere jaiotzaren 450.urteurrenean.
Monteverdiren alderik gozoena abiapuntutzat hartuta, honen garaiko eta ondorengo konpositoreekin beteko da zorrotza baina erraz entzutekoa den programa.
Hernández Pastor, abeslaria eta zuzendaria izanik, saririk prestigiodunen jabe da, hala nola, 2004ko Musika Sari Mazionala, Al Ayre Española, 2008ko Diapasón D’Or edo La Colombina.
Jesús Fernández Baena eta Celia Álvarez Dotresekin batera arituko da.
Hamabostaldi Ibiltaria, Leireko Monasterioan, Artziniegan eta Kanpezun izan zen atzo, beti ere, ohiko eszenatikoetatik hurruntzeko ahaleginetan.
‘Indarkeriaren oi(h)artzunak’, mejor largometraje para el público del Festival de Cine y Derechos Humanos
Esta noche de viernes se clausura el certamen
Seguir leyendo