“Osasunean kalte larriak”, “langileen tratu arduragabea” eta “iraungitako janaria”. Agerraldia egin du Donostiako mugimendu feministak Okendo kaleko emakumeen etxean eta jakinarazi dute hainbat idatzi aurkeztu dituztela Arartekoan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da Bidean zentroa, eta FEPAS enpresak kudeatzen du. Eta gaur bere itxiera eskatu dute.
Indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeak eta mugimenduko feministako kideek zehatz deskribatu dute zentroaren “utzikeria”. “Ez dituzte aintzat hartu emakumeon osasuna edota behar psikiko eta sozialak, beren ardurak utziz, baita emakumeok gaixorik egon garenean ere”, salatu dute.
“Horrez gain, emakumeen elikadura ez da kontuan hartu eta ez dira haien beharrak bete, elikagaien eskasia nabarmena baita, bai emakumeentzat, bai adingabeentzat ere. Gainera, iraungitako janariak ematen dituzte”, gaineratu dute.
Diputación da luz verde a la construcción de la nueva residencia Arbes de Irun
El centro estará operativo en 2026 y contará con 130 plazas para mayores y 26 para personas con discapacidad
Seguir leyendo