LABek goizean salatu duenez hainbat «irregulartasun» daude Anoetaren obraren birmoldaketan eta baita Zubietako erraustegiaren obran ere, eta bi kasu hauetan salaketa bana aurkeztu ditu Lan Ikuskaritzan. Gaur goizean Anoetako konzentrazioan sindikatuaren ordezkariak, Jon Ander Goñik, esan duenez, «Gipuzkoan eraikuntza legerik gabeko sektorea da».
Goñik nabarmendu du ez dela hitzarmen probintziala aplikatzen eta honen ondorioa soldaten jaitsiera eta neurri gabeko lanegunak dira. «Arduradunak enpresak dira, baina askotan administrazioaren arduragabekeriak eragina du. Ondorioz, LABek akordio bat proposatu die eragile sozial, instituzio eta sindikatuei lan baldintzen kalitateari lehentasuna emateko obraren lan-kostuari baino eta lan osasunaren arloa betetzen ez duten enpresak eregistroan sar daitezen eta gainontzekoak, aldiz, lehentasuna izan behar dute obra publikoen lizitazioetan, beste puntuen artean.
LABek akordioa zabaldu nahi du instituzioekin, zehazki Aldundiarekin eta Udaletxearekin, eta haiekin elkartzeko ideia du.
Detenido un matrimonio por obtener fraudulentamente 140.281 euros en ayudas sociales
En teoría residían en Donostia, pero ambos vivían con sus cinco hijos en Francia, país donde también defraudaban
Seguir leyendo