2018ko otsailean behera egin du langabeziak, zehazki, 1.091 langabe gutxiago zenbatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Lanbidek. Guztira, 127.235 pertsona daude langabezian. Lurraldeka, urtarrileko datuekin alderatuta, langabezia gehien jaitsi dena Araba da (434 langabe gutxiago, eta % 2,07ko beherakada), Gipuzkoa da bigarren (380 langabe gutxiago eta % 1,12ko jaitsiera) eta Bizkaia, azkena (277 langabe gutxiago, % 0,38).
Euskadin behera egin du Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden kopuruak. Aurreko urtearekin alderatuta, 11.988 langabe gutxiago zenbatu dituzte eta guztira langabeziaren beherakada % 8,61ekoa izan da. Gainera, jarduera sektoreei dagokienez, otsailean langabezia alor guztietan gutxiagotu da.
Otsailan 67.149 kontratu egin dira Euskadin eta horietatik 6.451, % 9,61, kontratu mugagabeak dira.
Azkenik, gizarte segurantzako afiliazio tasari dagokienez, otsailean Euskadin 2917 pertsona gehiago zeuden afiliatuta, guztira 938.847 pertsona osatzen dute.
Las infracciones penales por internet son ya el 25% del total de los delitos en Euskadi
Los ciberdelitos siguen disparados con un 33% más que el año pasado
Seguir leyendo