Gaur goizean, Cristina Iglesias donostiako eskultoreak eta Eneko Goia alkateak sinatutako hitzermenaren ondoren, artistak Santa Clara irlako itsasargian sortuko duen eskultura udalaren jabetzakoa izango da.
Hitzarmenaren arabera, artistak pentsatu eta gainbegiratuko du eskulturaren ekoizpen eta jartze lana, baita kokatuko den eraikinaren egokitzapen lanak ere. Udala bere aldetik, eskulturaren ekoizpen eta kokapenaren arduradun izango da, eta proiektuaren finantzazio planaz eta mantentze lanez ere arduratuko da.
Artistak eskulturarekiko jabetza intelektualaren eskubideak mantenduko ditu, nahiz eta lanaren jabetza fisikoa Udalarena izango den, izan ere, udalak ulertzen duenez, nazioarte mailan izen handia duen artista baten eskultura-lan bat hiriaren isteresekoa da.
Diputación da luz verde a la construcción de la nueva residencia Arbes de Irun
El centro estará operativo en 2026 y contará con 130 plazas para mayores y 26 para personas con discapacidad
Seguir leyendo