Uliako Lore-Baratzak antolatuta, igandean, Udazkeneko Jaia ospatuko da Uliako Haztegietan hirugarren urtez jarraian, auzokoek antolatutako ekintzaz beteriko programa batekin. Umeak protagonistak izango dira egunaren lehen partean, eta Donostiako II Izkutaketa Txapelketan hartuko dute parte 14.450m2 dituen espazioan.
Tailerrak, kontzertuak, antzerkia, udazkeneko ereintza… txapelketaren osterako prestatutako ekintzetako batzuk dira, izan ere, elkartearen ustez, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren ostean, zeinek parke honetan etxebizitzak eraikitzeko proiektua atzera bota duen, eguna jai-giroan ospatu beharra dago.
Prestatuta dagoen programaz gain, ezin da ahaztu landa handian ohikoa den piknika. Erabiltzaile eta bisitari guztiak bertan bilduko dira, kontzertuetako lehena izango den Low Riders hasi onodren.
La ajustada pugna entre PNV y EH Bildu pone a prueba el sistema electoral vasco
Los vascos eligen este domingo a 75 parlamentarios, a razón de 25 por cada circunscripción electoral (provincia) independientemente de la...
Seguir leyendo