Giza Eskubideen Zinemaldiak ikasgeletan izango du lekua

Asto Erregea. Argazkia: Donostia Kultura

Aurten, osasun egoera dela eta, Giza Eskubideen Zinemaldiak haur eta gazteei eskaintzen dizkien urteroko saioak ez dira presentzialak izango. Ikasleek ikasgeletan ikusi ahal izango dituzte filmak online moduan, apirilaren 23tik 30era. Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26a arte. Izen ematea mugatua izango da.

‘Terra Willy’ , Asto Erregea’ eta Vitoria, 3 de marzo’  dira 18. edizioan ikastetxeei eskainiko zaizkien filmak. Urtero bezala, Giza Eskubideen Zinemaldiak filme hauek lantzeko gida didaktikoak prestatu ditu, giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko helburuarekin.

Filmen gai nagusiak, elkartasuna, ingurumenarekiko errespetua, parte-hartze soziala, demokrazia eta Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako karga polizial baten ondorioz bost langileren heriotza izango dira.

Zinemaldia Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatzen dute.