Gautxorietako eskaripeko geldialdia lau emakumek erabili dute lehenengo asteburuan

Autobús en el Buen Pastor.

Lau emakumek erabili dute asteburu honetan, ostiralean, apirilaren 5ean, Dbuseko linea guztietako gautxorietan martxan jarritako eskaripeko geldialdi sistema.

Zehazki, Udalak zabaldu duen oharraren arabera, ostiraletik larunbaterako gauean, emakume batek B1-Benta Berri-Berio-Añorga linea erabili zuen Añorga-Errotazar inguruan jaisteko; bi emakumek, B8-Miraconcha-Benta Berri-Seminario linean, Pinu Bidean bata eta Portuenen bestea jaitsi ziren; eta azkena Errondogañan beheratu zen B9-Amara-Errondo-Puio autobusari esker.

Emakumeak ez diren adingabeek ere erabili dezakete sistema hau, baina lehenengo asteburu honetan ez da horrelako kasurik egon.

“Gehiago erabiliko da”
Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi Pilar Aranak azaldu duenez, “sistema hau lehen aldiz B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa linean inplementatu zen 2018ko ekainean. Garai horretako lehen asteburuan ez zuen inork erabili, beraz, pasa berri dugun asteburu honekin konparatuz gero, eskaripeko geldialdiak handitu direla esango genuke”.

Aranak azpimarratu duenez “sistema honen helburua emakumeek beren etxeetara segurtasunez itzultzea da, eta ziur nago gero eta gehiago erabiliko dela, ezagutu ahala”.