Gipuzkoan 1.200 pertsonatik gora, %65a emakumeak, Gurutze Gorriaren enplegu planean parte hartu zuten aurreko urtean. Gizarte-kalteberatasunean zeuden pertsonen artean, 973k parte hartu zuten eta lan-merkatura atxikitu zirenen portzentaia %30era iritsi zen. Gazteentzako programaren partaidetza, aldiz, 235ekoa izan zen eta horietatik %29ak lanposturen bat lortu zuen. 216 enpresa bisitatu zituzten eta enpresa enplegatzaileekin kontaktu ezberdinak izan zituzten. Bai lanbide-orientazioaren arloan eta baita praktiken esparruan 24 enpresen kolaborazioa lortu zuten.
“Enplegu Plana lan-merkatua eta biztanleriaren sektore ahulenarekin ezartzen den zubia da. Formula aurrera doa enpresen babesa lortzen dugun neurrian, zeintzuk parte hartzaileen motibazio eta preparazioa asko estimazten duten, eta baita Gurutze Gorriaren profesionaltasun eta ardura handia ere”, adierazi du Antoni Bruel Gurutze Gorriko koordinadore nagusiak.
(Fotos) Eva Lootz «envuelve» la sala Kubo Kutxa con una gran muestra de su obra
Dibujos, esculturas, vídeos e instalaciones forman parte de las 42 piezas de esta muestra representativa de las creaciones de esta...
Seguir leyendo