Txotxongillo taldeak Victoria Eugenian ospatuko du bere 50.urteurrena “Erreka mari”-rekin

Teatro Victoria Eugenia. Foto: Santiago Farizano

Donostia Kulturaren astebukaera honetako eskaintzan ‘Erreka Mari’ nabarmentzen da. Publiko familiarrari eskainitako antzezlana, lamien kondairari buruz mintzo da eta Txotxongillo taldeak antzeztuko du bere 50. urteurrenean.
‘Erreka Mari’ obra antzeztuko dute taldearen beraren txotxongilloek, Lara Mitxelena eta Itziar Jauregi txalapartarien laguntzarekin.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da antzezlana eta bertan, Xabier Otaegik, Txotxongillo Taldea eta haren 50. urteurrena aurkeztuko ditu
Antzoki Zaharrean “Antígona” klasikoaren euskarazko bertsio bat ikusteko aukera izango da Horman poster kolektiboaren ikuspuntu libre batetik: “Antigone edo ezetzaren beharra”

Sófocles-en obra ezagun hau honek,ikuspegi komiko eta tragiko batetik, konpondu gabeko gatazkak ditu hizpide. Larunbatean eta igandean egongo da ikusgai arratsaldeko 19:00etan

Gazteszena aretoan “Atzerrian lurra garratz” obrarekin disfrutatzeko aukera egongo da ostiraletik eta igandera bitarte, Artedrama konpainiaren eta Amancay Gaztañagaren eskutik. Euskadin bere tokia aurkitzen ez duen emakume kolonbiar bati buruz mintzo da lan hau.