Batez besteko egonaldia eta nazioartekotasuna hazi egin dira Donostian

EUSTAT-ek argitaratutako abuztuko datuen arabera, aipagarria da Donostiako batez besteko egonaldiaren luzapena, hots, 2,45 egun egoten da bisitaria hirian batez […]

La Concha Batez besteko egonaldia eta nazioartekotasuna hazi egin dira Donostian
Santiago Farizano

EUSTAT-ek argitaratutako abuztuko datuen arabera, aipagarria da Donostiako batez besteko egonaldiaren luzapena, hots, 2,45 egun egoten da bisitaria hirian batez bestez, aurreko urtean baino %5 gehiago.

Interesgarria da, halaber, turismoaren nazioartekotzearen hazkundea. Joera hori, gainera, hilabetez hilabete indartzen doa. 2019ko abuztuan 114.333 nazioarteko gaualdi izan dira Donostian, 2018an baino %7 gehiago.

Bestalde, hotelen betetze-maila, berdintsu mantentzen da abuztu guztian zehar, %90 inguru, eta ez da hazkunde aipagarririk nabaritzen Aste Nagusian.

Batez besteko egonaldia eta nazioartekotzea bi adierazle garrantzitsu dira turismoaren jasangarritasunaren aldetik. Gainera, Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida Planaren ardatz nagusiekin bat datoz (nazioartekotzea, desestazionalizazioa, benetakotasuna, bisitari eta hiritarren arteko oreka eta jasangarritasuna).

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

8M
Kutxa Fundazioa