Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargiaren obraren maketa aurkeztu du

Artista donostiar hoberenen artean dagoen Cristina Iglesiasek Donostiako Udala bisitatu du gaur, prestatzen ari den obraren maketa erakusteko. Honekin, Santa […]

CristinaIglesias2 Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargiaren obraren maketa aurkeztu du
Maqueta de Cristina Iglesias para el faro de Santa Clara. Foto: Ayto. (vía twitter).

Artista donostiar hoberenen artean dagoen Cristina Iglesiasek Donostiako Udala bisitatu du gaur, prestatzen ari den obraren maketa erakusteko. Honekin, Santa Klara uhartearen itsasargi-etxea eskultura publiko batean bihurtuko du, hiriarentzat enblema berri bat izango delarik.

2016 urtean Urrezko Danborra irabazi zuen Iglesiasek hiriari emango dio eskultura. Jabetza intelektuala berea izango da, baina jabetza fisikoa Udalarena. Izan ere, hiriko gobernuak nazioarteko ospea lortu duen autore baten lana hiriarentzat interesgarria dela ulertzen du.

Iglesiasek eta Udalak 2017ko irailean zinatu zuten konbenioak dionez, artistak proiektua, produkzioa eta kokatze lanak ikuskatuko ditu, eraikina beraren egokitze-lanak bezalaxe. Udalak, aldiz, eskulturaren kokatze lanaren eta produkzioaren arduraduna izango da, eta finantzaketa-plana berea izango da, mantentze-lanak bezala.

CristinaIglesias3 Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargiaren obraren maketa aurkeztu du

CristinaIglesias4 Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargiaren obraren maketa aurkeztu du


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa