Greba egun berria DIA supermerkatuetan, 11an mugagabea bihurtuko dena

ELA eta LAB sindikatuek adierazitako egutegiarekin jarraituz, gaur ere, martxoaren 5a, greba eguna da Gipuzkoa eta Bizkaiako DIA supermerkatuetan, pasa […]

D04uzVwXcAA1NlX Greba egun berria DIA supermerkatuetan, 11an mugagabea bihurtuko dena
Irudia: ELA Donostia.

ELA eta LAB sindikatuek adierazitako egutegiarekin jarraituz, gaur ere, martxoaren 5a, greba eguna da Gipuzkoa eta Bizkaiako DIA supermerkatuetan, pasa den otsailaren 27 eta 28 egunetan gertatu zen bezalaxe. Sindikatuek deitu duten azken lanuzte ‘puntuala’ dela ezan dezakegu, hurrengo astelehenean (martxoak 11) greba mugagabea hasiko dutelako.

DIA Taldeak une zailak bizi ditu gaur egun, jabeen arteko borrokarekin ere; zenbait iturriek diotenez, desagertzeko arriskuan egon daiteke. Oraingoz, Enplegu Erregulazio Espediente baten bitartez estatu osoan 2.100 langile kalean utziko dituela aurreratu du, pertsonalaren %10 ia. Horregatik abian dagoen greba.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa