Komisarietako garbitzaileen grebak «osasun arriskuan» jartzen ditu ertzainak, ELAk dionez

«Segurtasun Sailak erantzukizunez ez jokatzean, eta lan-gatazka horretan zuzenean parte ez hartzean, dagozkion eginkizunak eta eginbeharrak ez-betetze oso larria izateaz […]

cocheser Komisarietako garbitzaileen grebak "osasun arriskuan" jartzen ditu ertzainak, ELAk dionez
Irudia: Eusko Jaurlaritza.

«Segurtasun Sailak erantzukizunez ez jokatzean, eta lan-gatazka horretan zuzenean parte ez hartzean, dagozkion eginkizunak eta eginbeharrak ez-betetze oso larria izateaz gain, ertzainen osasun arriskuan jarri du (infekzio-sorguneak, alergiak…), eta baita Gipuzkoako ertzain-etxeetara egunero joaten diren herritarren osasuna ere» . Hori da ELA sindikatuaren iritzia, komunikatu baten bidez zabaldu duena.

Gogora dezagun Gipuzkoako ertzain-etxeetako langileak greba egiten ari direla, joan den irailean hasi zirelarik. 50etik gora dira, eta «Gipuzkoako kale-garbitzaileen aldean -gehienbat gizonezkoak- duten soldata-arrakala ezabatzea» da beraien helburua.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa