Mina Villabonan Leonen autoarekin harrapatu duten bikote bat hil ondoren

Villabonan bereziki baina baita Gipuzkoa osoan ere min handia sorrarazi du gaur goizean Matallana de Valmadrigalen (Leon) izan den istripuak. […]

road bike 3469499 1920 Mina Villabonan Leonen autoarekin harrapatu duten bikote bat hil ondoren

Villabonan bereziki baina baita Gipuzkoa osoan ere min handia sorrarazi du gaur goizean Matallana de Valmadrigalen (Leon) izan den istripuak. Bertan bizikletan egiten ari zen Villabonako bikote bat hil da mozkor zihoan gidari batek autoarekin harrapatu ostean. 12 urteko semea ere zauritu du gidariak. Gidariak ihes egin du, eta Guardia Zibilak atxilotu du. Gizonak positibo eman du alkoholemia-proban.

Radio San Sebastián-en arabera, Donejakue Bidea bizikletan egiten ari zen bikotea, bata donostiarra eta bestea hernaniarra, eta bere semearekin zeuden.

Albistea jakin bezain laister Villabonako udalak bere atsekabea agertu du bi heriotzengatik eta iragarri du epaiketan herri-akusazio gisa aurkezteko asmo irmoa duela.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa