Rodrigo Sorogoyenen hurrengo filmerako, 500 estraren bila ari dira Gipuzkoan

Rodrigo Sorogoyen zuzendariak 500 pertsona hautatuko ditu bere hurrengo filmerako. Hautatuak bi edo hiru egun egingo dute lan urrian eta […]

Sorogoyen Rodrigo Sorogoyenen hurrengo filmerako, 500 estraren bila ari dira Gipuzkoan
Rodrigo Sorogoyen. Foto: IMBD

Rodrigo Sorogoyen zuzendariak 500 pertsona hautatuko ditu bere hurrengo filmerako. Hautatuak bi edo hiru egun egingo dute lan urrian eta kastingak Donostian eta Irunen izango dira. Kastingeko frogan hautagaien datuak eta argazkiak hartuko dituzte. Hitzordua Irungo Aitana hotelean (Iparralde Etorbidean) izango da irailaren 20ean, eta hilaren 21 eta 22an, aldiz, Donostiako Tolosa etorbideko 85. zenbakian.

Que Dios nos perdone” pelikularen zuzendariak 16 urtetik gorako 500 estra bilatuko ditu. A Primera Figuración zinemarako kontratazio artistikoak egiten dituen enpresa izango da hautagaiak aukeratuko dituen enpresa.

Aipatzekoa da Sorogoyenen azken lana Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztuko duela.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa