26 Jun.20
Hezkuntza

Mintzapraktika online Amarako Katalin Erauso ikastetxeko haurrentzat

Udaleko Euskara Zerbitzuak Mintzapraktika doako ekimena antolatu du uda honetarako Amarako Katalin Erauso ikastetxeko haurrentzat. Aurtengo pandemiak eragindako itxialdiaren ondorioz, familia erdalduneko haur asko hilabeteak egiten ari dira euskara erabili gabe, eskoletan ikasi eta erabiltzen baitute gehienbat. Saioak 6 eta 12 urte bitarteko lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo dira. Horretarako, hiru edo lau umeko hamar talde […]