Udalak Erdialde Adin Nagusiko Pertsonen Elkartearen egoitza handituko du

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Idiakez 6 kaleko lokalaren doako lagapena. Lokal hori Erdialde Adin Nagusiko Pertsonen Elkartearen ondoan dagoen […]

48414787 787534124926079 1427904904537571328 n Udalak Erdialde Adin Nagusiko Pertsonen Elkartearen egoitza handituko du
Txistorrada Erdialde Elkartean, azken abenduan. Irudia: Erdialde Elkartea.

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Idiakez 6 kaleko lokalaren doako lagapena. Lokal hori Erdialde Adin Nagusiko Pertsonen Elkartearen ondoan dagoen lokala da, eta helburua da Elkartearen egoitza handitzea.

Lokala Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarena da, eta iaz arte Gizaldek erabili zuen; 55,70 m2 ditu. Egun Elkarteak 4.000 bazkide ditu, hiriko beste antzekoek baino gehiago, Udalaren esanetan; bertan, ekintza ugari antolatzen dira.

Lagapena guztiz doakoa da eta Udalak bere gain hartuko ditu egoitza handitzeko beharrezkoak diren obra. Horretarako proiektuan lanean ari da.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa