Udalak eskerrak eman nahi dizkie donostiarrei egiten ari diren ahaleginagatik #EskerrikaskoDonostia kanpainaren bidez

Donostiako Udalak herritar guztiei eskerrak emateko kanpaina jarri du abian, aste hauetan izaten ari diren jarrera, ardura eta laguntzagatik, #EskerrikaskoDonostia […]

Aplausos Mikel Casal scaled Udalak eskerrak eman nahi dizkie donostiarrei egiten ari diren ahaleginagatik #EskerrikaskoDonostia kanpainaren bidez
Mikel Casal

Donostiako Udalak herritar guztiei eskerrak emateko kanpaina jarri du abian, aste hauetan izaten ari diren jarrera, ardura eta laguntzagatik, #EskerrikaskoDonostia leloaren bidez.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie egun hauetan etxean geratzeko ahalegina egiten ari diren pertsona guztiei, eta, bereziki, lanean jarraitzen dutenei, hala nola, osasun-langileei, suhiltzaileei, Udaltzaingoari, zainketa-lanetan ari diren langileei eta supermerkatu edo premiazko saltokietako langileei.

Horretarako, Mikel Casal, Elena Odriozola, Iker Ayestaran eta Leire Salaberria donostiar ilustratzaileek lau irudi sortu dituzte, konfinamendu-une hauetako eguneroko eszenak islatzen dituztenak. Irudi horiek izango dira bihartik aurrera sare sozialetan eta komunikabideetan abian jarriko den kanpainaren irudia.

Servidores Iker Ayestaran Udalak eskerrak eman nahi dizkie donostiarrei egiten ari diren ahaleginagatik #EskerrikaskoDonostia kanpainaren bidez
Iker Ayestaran

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa