Pasa den urtean Alderdi Ederren jarritako Gabonetako bola erraldoia arrakastasua izan bazen, aurten, Gabonetako argiztapenaren berritasuna Urumea ibaiaren gainean ikusiko da, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Donostiako Sustapen sailaren bidez, EHUko Arkitektura eta Ingeniaritza ikasleentzat Ekonomia Sustapen zinegotzigoak deitutako lehiaketaren proiektu irabazleari esker. Ander Delgado, Itziar Molinero eta Maier Mugica ikasleek osatutako taldea izan da proiektu irabazlearen sortzailea, eta ibaiaren gainean, altzairuzko kable baten bidez, Santa Catalina eta María Cristina zubien artean zintzilik geratuko diren Gabonetako opari argidunak diseinatu dituzte.
Ernesto Gasco alkateorde eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak «berritasun kutsua, hiriarekiko gauzatze eragina, eta ezarritako gehiengo kostuaren murrizketagatik aukeratu dela proiektu hau» esan zuen. Bigarren proiektu irabazlea ere, aurten jarriko da, eta Maite AIzpuru, Leire Gardía, Olga Egia eta Aitor Ballarinen lana izan da. Hauen sorkuntzak Beleneko Atarirako sarrera ate gisako garapen-arkuak errepresentatzen ditu. Ataria osatzen duten zutoinak egurrezkoak dira eta izarrak irudikatzen dituzten argiz inguratuta daude.
Priektu irabazleak, 3000 euroko saria du.
Nuevos cambios en la rotonda de Anoeta por los avances en las obras de la estación del topo
Se recomienda el uso del servicio de transporte público y, en caso de ser imprescindible el uso del vehículo privado,...
Seguir leyendo