Bidebietako hezkuntza komunitate eta bizilagunek ez dute etsipena agerian utzi nahi eta institutuaren itxierari aurre egiteko asteburuan mobilizazioak egingo dituzte, giza kate eta kazerolada bana hain zuzen ere.
Larunbatean antolatuko duten giza katea bi eraikuntzak batuko dituen «eskola horitik» irtengo da eta, Bidebietako bizilagunez gain, Donostia osoari luzatu diote mobilizaziorako deialdia antolatzaileek. Solidaritate keinu honekin batera leiho eta balkoietatik kazerolak astinduko dituzte igandean 21etatik 21:15 arte.
Herri-ekimenez gain, politikaren txanda ere iritsiko da. Astelehenean, hilaren 29an, Bidebietako Institutuan datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina abian jartzen denean, EH Bilduko parlamentarioen errepresentazio baten bisita izango dute auzoko zentroek eta asteazkenean, aldiz, hilaren 31an, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko dute institutu euskaldunen etorkizuna.
Nuevos cambios en la rotonda de Anoeta por los avances en las obras de la estación del topo
Se recomienda el uso del servicio de transporte público y, en caso de ser imprescindible el uso del vehículo privado,...
Seguir leyendo