Udaleko Etxebizitza Planak ez du inolako eraikuntzarik aurreikusten Uliako mintegietan eta Uliako auzo-elkartea pozez gainezka azaldu da. Joxe Artze bozeramaileak gaur goizean adierazi duenez, “hiri eta lurralde osoaren lorpena da hau, ez da soliki auzoaren garaipena”, eta proiektuaren aurka beti egon direneei eskerrak luzatu nahi izan dizkie. Udalak ez ditu bertan eraikiko arreikusten zituen gazteentzako etxebizitzak, hiriko beste lursail batzuk erabiliko ditu horretarako.
Bere garaian Aranzadi Zientzia Elkarteak Uliako mintegien azterketa bat ere egin zuen, eta txosten bat osatu zuen bertan egindako ikerketekin. Jasotako datu guztiak kontuan izanik, balio garrantzitsu bat aitortzen dio Aranzadi Zientzia elkarteak Uliako berdeguneari.
Udal gobernuak, ordea, ez zuen atzera egin, eta Plan Orokorraren aldaketa onartu zuten, EAJ eta PSE-EEren botoekin. EH Bilduk eta Irabazi Donostiak kontra bozkatu zuten, eta PPk abstentzioa eman zuen. Gazteentzako 70 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen udalak Uliako XIX. mendeko mintegien gainean. Aurreko planak luxuzko 30 etxebizitza egitea aurreikusten zuen.
Nuevos cambios en la rotonda de Anoeta por los avances en las obras de la estación del topo
Se recomienda el uso del servicio de transporte público y, en caso de ser imprescindible el uso del vehículo privado,...
Seguir leyendo