23 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

104 babes-eskatzaile pasa dira Oñatiko harrerako zentrotik lehenengo lau hilabetetan

Jonan Fernández, CEAR-Euskadiko kideen azalpenak entzuten. Irudia: Irekia.
28 Feb.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Larraña-Etxea du izena, eta hor egon da gaur Jonan Fernández, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Lankidetzaren idazkaria; 83 pertsona bizi dira oraintxe, gehienak Saharaz hegoaldetik etorri direnak

Larraña-Etxea 2018ko urrian zabaldu zen Oñatin, instalazioak egokitzen hiru hilabete eman ondoren. Behar objektibo bati erantzuten zion: nazioarteko babesa eskatzen duten eta euren egoera argitu zain dauden pertsonentzat eta familientzat lehen harrerako zentro gisa jokatzea, Euskadi mailan. 104 pertsona artatu dituzte zentroan, 22 nazionalitatekoak, oraintxe 83 direlarik.

Gaur bertan, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia den Jonan Fernández Larraña-Etxea bisitatzera joan da. Berarekin, besteak beste, Euskadiko CEAR (Comisión de Ayuda al Refugiado) taldearen zenbait kide egon dira ere, aterpetxearen kudeaketa GKE honek eramaten duelako.

Gaur egun, pertsona bat babes-eskatzaile gisa onartua izateko izapideak 6 eta 15 hilabete artean luzatzen dira Poliziaren aurrean. Pertsona hauek, denbora horretan, galduta egoten dira, ia baliabiderik gabe, laguntzarik gabe edo lan eta gizarte mailan integratzeko aukerarik gabe. Horiei laguntzeko ireki zuen aterpetxeak. 100 plaza dauzka hasteko, baina behar izanez gero gehitu ahal izango lirateke.

‘No news, good news’
“Bost hilabete hauetan zentro hau ez da albiste baten arrazoia izan. Berri onak ez direlako albiste izaten. Geure burua zoriondu behar dugu honengatik. Zentro hau, orain arte, jardunbide egokiko gertaera da”, adierazi du Fernandezek.

Orain arte artatutako pertsonen profil nagusia honako hau da: gizon gaztea (20 eta 30 urte bitartean) eta Saharaz hegoaldetik etorria (Ginea-Konakry, Kamerun, Boli Kosta…). Dena den, zentroan adin txikikoak dituzten hiru familia eta bikote bat ere bizi dira.

Escribir comentario