23 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea

14 autobus hibrido berri aurkeztu ditu Dbusek

Pilar Arana, Mugikortasun eta Garraioen zinegotzia, alkatearekin eta aurkezpenaren beste autoritateekin hizketan. Irudia: Donostiako Udala.
18 Feb.19
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Ibilgailuak zerbitzuan sartu dira progresiboki; Dbusek bere flotan dituen 12 metroko autobusen ia %45 elektriko-hibridoa da jada

Dbusek bere 12 metroko 14 autobus hibrido berriak aurkeztu ditu gaur Donostiako Udalaren aurrean. Aurkeztutako ibilgailuak zerbitzuan sartu dira progresiboki, konpainaren diesel autobus zaharrenen ordez, flota berritzeko planarekin jarraituta. Ondorioz, Dbusek bere flotan dituen 12 metroko autobusen ia %45 elektriko-hibridoa da jada, eta ingurumenarekin errespetutsuak diren flotetako bat.

Konpainiak azken hamarkadetan egin duen autobus erosketarik garrantzitsuenetako bat da. Ibilgailu berri hauek gehitzeak 4.632.600 euroko inbertsioa eskatu du, eta bankuko mailegu baten bitartez finantzatuko da.

2018ko otsailaz geroztik, Dbusek modelo horretako lau autobusak zituen jada. MAN etxearen Lion’s City NL Hibrido modelo honek igorpenak %25 inguru murrizteko aukera ematen du antzeko ezaugarriak dituzten autobusen aldean. Ildo honetan, aurreikusten da urtean 350 tona CO2 gutxiago igorriko dela.

Hibrido berriek hobekuntza gehiago dituzte:

– “Serie”-ko konfigurazioa, abiadura kaxarik gabea, gidatzea oso eroso egiten duena.
– Frenatzearen energia berriro erabilgarri egiten dute, suabeago frenatuz, freno elementu mekanikoen kontserbazio handiagoa daukate eta energia gordetzeko sistemari etekin handiagoa ateratze diete.
– Arrive & Go funtzio berritzailea dute, zeinarekin ibilgailua geltoki batera hurbiltzen denean eta ibilgailua abiarazten denean edo abiarazten ari den bitartean modu elektrikoan baino ez duen funtzionatzen, gasik igorrik gabe eta ingurunean kutsadura akustikorik eragin gabe.
– Eskatutako geltokiaren kartela dute atzeko aldean.
– USB kargagailu bi dituzte, bidaian zehar gailu elektronikoak doan kargatu ahal izateko.
– Ateetan kamerak ere badituzte, harrapatuta geratzea eragozteko, baita atzera martxa egiterakoan talkak eragozteko ere.
– Ateen aldeetan led argiak, horiek zabaltzean eta ixtean pizten direnak.
– Ibilgailuen argi guztiak, baita kanpoko kartelena ere, led argiak dira, aurrezpen energetiko handiago ahalbidetzeko eta hobeto ikusteko.

Maketa berria
Dbusek autobus maketa berri bat kaleratu du ibilgailu modelo berri honetan oinarrituta, hau da, MAN etxearen Lion’s City NL Hibrido autobus modeloan oinarrituta.
Maketak autobus modeloa zehaztasunez irudikatzen du, eta datozen egunetan Dbusen webgunearen bitartez eskuragarri egongo da. Webgunearen atal berean, MAN etxearen LION’S CITY modeloko autobusaren maketa ere eskuratu daiteke oraindik ere.

Escribir comentario