Gipuzkoako Gurutze Gorriak 148.737 kilo janari banatuko ditu egoera ahulean dauden pertsonen artean 2017ko Janari Laguntzaren Programaren hirugarren fasean. Programa honen %85a Gizarte-egoerarik Ahulenean dauden Pertsonei Laguntzeko Funts Europarrarekin (FEAD) finantzatu da, eta gainerako %15a aurrekontu nazionalarekin. Guztira, 392.723 kilo elikagai banatu dira 2017an. Gurutze Gorriak kudeatzen duen janari-laguntza honekin, Gipuzkoan gizarte-egoera ahulean dauden 6.500 pertsonen beharrak neurri handi batean aseko dira.
Elikagaiak Gipuzkoako banaketara atxikitako 22 erakunderen artean banatuko dira, eta horiek arduratuko dira janaria gizarte-egoera ahulean dauden pertsonei emateaz, pertsona batentzat edo familia oso batentzat (haur txikidunentzat ere bai) otordu oso bat errazago presta dezaten.
Las infracciones penales por internet son ya el 25% del total de los delitos en Euskadi
Los ciberdelitos siguen disparados con un 33% más que el año pasado
Seguir leyendo