22 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea

160.000 ibilgailutik gora pasako dira uztailak 27 eta 29 artean Irungo ordainlekutik

25 Jul.18
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Bidegik dio trafiko handieneko eguna larunbata izango dela. Egun horretan 58.300 ibilgailuren joan-etorria aurreikusten da

Bidegiren aurreikuspenen arabera, Irungo ordainlekutik 160.400 ibilgailu inguru pasako dira uztailaren 27tik 29ra bitarteko asteburuan. Horietatik, 111.200 ibilgailu Behobiatik Donostia noranzkoan pasatuko dira eta 49.200 ibilgailu Hendaiarako norabidean. Trafiko intentsitate handieneko eguna uztailaren 28a, larunbata izango da. Egun horretan 58.300 ibilgailuren joan-etorria aurreikusten da. Aurten uztailaren 31a asteartea izanik, joan etorri handiak izango dira astelehenean eta asteartean. eta 88.400 ibilgailuk igaroko dute ordainlekua.

Aurreikuspen horiekin, Bidegik, Irungo ordainlekuko hamahiru kabinak irekita mantenduko ditu. Zortzi kabina Iparraldetik datorren trafikoa kudeatzeko prestatuta egongo dira, eta gainerako bostak Behobia aldera doazen ibilgailuentzat. Hamahiru postuak prestatuta egongo dira ordainketa mota guztiak onartzeko: Abiatu gailua, kreditu eta zordunketa txartelak, dirua eta Via-T.

Aldi berean, Behobiatik Irungo ordainlekura heldu aurretik, aurten ere bi informazio panel jarri dira lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez), ordaindu beharreko kopuruaren berri emanez eta erabiltzaileek dirua prest eduki dezaten. HHalaber, kopurua beherantz borobildu da 2,52€tik 2,50€ra txanpon aldaketa errazteko eta trafikoa arintzeko. Tarifa hau indarrean dago uztailaren 20tik irailaren 2ra, biak barne.

Escribir comentario