Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak datorren asteartean, abenduaren 16an, aukeratuko ditu 2026ko Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko duten 5 hautagaitzak, Donostiako herritarrek proposatutako 54en artean.
Aurten 138 pertsonak eta bi elkartek aurkeztu dute hautagaitza. 140 proposamen horietatik 86 taldekatu edo bazteru egin dira, bikoiztuta daudelako edo baldintzak betetzen ez dituztelako (nortasun fisikoa edo juridikoa izatea, aurreko urteetan sari bera jaso ez izana…)



Deja un comentario