Gipuzkoako foru Ogasunak gaur aurkeztu duen 2017ko Errenta kanpainan 259 milioi euro itzuli eta 224 milioi euro jasotzea espero du. Horrela, eta aurreikuspenen arabera, 35 milioi euroko saldo negatiboa izango luke kanpainak, pasa den urteko zenbatekoa 17 milioitan hobetuz. Foru erakundeko arduradunek adierazi dutenez, pasa den astean hasi zen autolikidazio proposamenen bidalketa eta gaurtik aurrera onartu daitezke. Errenta mekanizatuari dagokionez, Ogasuneko bulegoetan egiten diren aitorpenak, apirilaren 20an irekiko da hitzordua hartzeko epea, eta 23an hasiko dira aitorpenak aurkezten. Aitorpena jaso eta onartu ez dutenek, berriz, apirilaren 26tik aurrera eska dezakete mekanizaturako hitzordua. Ekainaren 30ean itxiko da Errenta kanpaina.
Aurtengo berritasunen artean, Jabier Larrañaga diputatuak ZergaBidea plataforma nabarmendu du, Errenta aitorpena aurkezteko laguntza programa berria. “Orain arteko aplikazioa online erreminta bihurtu da eta, gainera, hobetu egin da eskaintzen duen zerbitzua”, azaldu du. Euskarri berriak autolikidazio proposamena deskargatzeko aukera ematen du, eta baita aitorpena bertan egin eta aurkezteko ere.
Bestetik, azken hamarkadan bikoiztu egin da aitorpena euskaraz aurkezten dutenen zenbatekoa baina, hala ere, oraindik aurkezten diren guztien %15 bakarrik dira. Foruko arduradunak aipatu duenez, 70.328 herritarrek aukeratu zuten euskara Ogasunarekiko harremanetan
Ingresa en Martutene el arrestado por agredir sexualmente a un menor en el polideportivo de Bidebieta
En el momento de la detención hizo caso omiso de las indicaciones de los agentes y trató de un huir...
Seguir leyendo