Ogasuneko erdi mailako teknikarientzako antolatutako lan poltsaren azterketak egin dira aste honetan Donostian, Kursaal aretoan. Poltsak aldi baterako izaera edukiko du, eta aukeratutako pertsonek 2017ko Errenta kanpainaren programaren garapenean parte hartuko dute, eginbehar teknikoetan, herritarren arretan, edo zalantzak argitzen. 174 lagunek parte hartu zuten asteartean egindako probetan, izena emanda zeuden 330etatik, eta aukeraketa amaitu ondoren, aurreikusita dago 85 pertsona inguruk Ogasun saila indartzea, apiriletik uztailera, kanpainaren garapena erraztu eta arintzeko.
Neurri honekin, Aldundiak erantzuna ematen dio Ogasun eta Finantza departamentuan, zerga aitorpenen tramitazioa dela-eta, sortzen den personal beharrari, modu horretan herritarren arreta “arin, eraginkor eta kalitatezkoak” bermatuz, Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak azpimarratutakoaren arabera.
Gipuzkoa aprueba por unanimidad los incentivos fiscales al cine y las artes escénicas
Con la aprobación de esta norma, el Territorio se equipara a Bizkaia, que se adelantó al instaurar estas ventajas
Seguir leyendo