13.000 ikasle gipuzkoarrek hegazti migratzaileekin «hegaldia hartuko dute» Zinemaldiko Belodromoan

‘Migrazioa, bidaia ahatezina’ filma euskaraz bikoiztuta emango da, eta Haurrentzako Zinema programak animaziozko sei film eskainiko ditu familientzat

13.000 ikasle gipuzkoarrek hegazti migratzaileekin «hegaldia hartuko dute» Zinemaldiko Belodromoan

6 eta 11 urte bitarteko 13.000 ikaslek baino gehiagok Migrazioa, bidaia ahatezina / Migration (2023) filmaz gozatu ahal izango dute Belodromoan, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioan. Ikastetxeak Belodromoan ekimenak zinema eta zientzia uztartuko ditu, ikasleak hegaztien mundura, haien migrazio-ibilbideetara eta inguruko hezeguneetara hurbiltzeko. Gipuzkoako 80 bat ikastetxek hartuko dute parte.

Benjamin Rennerrek eta Guylo Homsyk zuzendutako filma euskaraz bikoiztuta emango da Belodromoko pantaila erraldoian, eta euskarazko azpitituluak izango ditu pertsona gorrentzat eta entzuteko zailtasunak dituztenentzat. Sei emanaldi egingo dira, irailaren 18an eta 21etik 25era, guztiak goizez.

Emanaldiarekin batera aurkezpen berezi bat eta hainbat ezusteko izango dira. Edorta Unamuno Urdaibai Bird Centerreko biologo eta ornitologoak inguruko padurek hegaztien migrazio-ibilbideetan duten garrantzia azalduko du. Halaber, Pepper robot soziala berriro izango da Belodromoan, Ugaitz Alegria aurkezlearekin batera.

Bestalde, Haurrentzako Zinema programak familientzako animaziozko sei film eskainiko ditu Príncipe zinema-aretoetan Zinemaldiaren lehen asteburuan eta bigarren larunbatean. Guztiak euskaraz bikoiztuta emango dira, Zineuskadiren lankidetzarekin, eta sarrerek 2 euroko prezioa izango dute.

Programatutako filmak Sablehortz Kapitaina eta Greleko Kondesa, Marakuda, Super Charlie, Marsupilami, Fleak eta Tafiti eta lagunak dira.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa