27 de febrero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Diputación de Gipuzkoa y Deusto refuerzan sus líneas de colaboración
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Abian da Martutenen Urumearen uholdeetatik babesteko 2. fasea

12 Oct.18
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Udal Gobernuak 1.501.953,40 euro gehiago jarriko ditu, auzo hartan behin eta berriro izaten diren uholdeak galarazteko

Hirigintza Sostengarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkari Enrique Ramosek iragarri duenez, Donostiako Udalak, Uraren Euskal Agentziak eta Añarbeko Uren Mankomunitateak hitzarmen bat sinatu dute Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko Proiektuko 2. fasea abian jartzeko. Hitzarmen horretan udal Gobernuak 1.501.953,40 euro gehiago jarriko ditu, auzo hartan behin eta berriro izaten diren uholdeak galarazteko.

“2014ko ekainaren 9an Uraren Euskal Agentziak eta Donostiako Udalak sinatu zuten hitzarmena ordezten du itun honek”, adierazi du Ramosek. “Udalak diru gehiago jartzeari esker, alde urbanizatuetako ura drainatzea bermatuko da, Apostolutza aldean ekaitzetarako andel bat jartzeari esker euri ura metatu ahal izango baita, auzoa urez bete gabe, alde horrek erraz izaten baititu uholdeak, ibaiak gora egiten duelako”.

Enrique Ramosek adierazi duen moduan, “orain arte Donostiako Udalak 6 milioi euro izendatu zituen proiektuko lehenengo faserako, 9 milioi euro bigarren fasea garatzeko erabiliko dira, eta aurreko asteartean onarturiko milioi erdiari gehituta, guztira, 16.500.000 euro erabiliko ditu udal Gobernuak Urumea ibaiko uholdeetatik babesteko proiektuan.”

Escribir comentario