12 de julio de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La Universidad de Deusto seleccionada entre los nuevos ‘supercampus’ europeos
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Educando en igualdad con Juliette y Nerea Kortabitarte
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Gizartea

Adinberrik 16 proiektu berritzaile bultzatu ditu gizartearen zahartzeari aurre egiteko

Markel Olano Adinberriko sustatzaileekin. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
10 Ene.20
Tiempo de lectura: 2 minutos
Archivado en:
2024tik aurrera 65 urtetik gorako pertsonak 25 urtetik beherakoak baino gehiago izango dira Gipuzkoako lurraldean

Adinberriren dirulaguntzak milioi bat euro ditu, eta, hari esker, 2020an zahartze osasungarrian, sistema soziosanitarioaren bikaintasunean eta arlo horretako industriaren lehiakortasunean eragina izan dezaketen 16 proiektu proiektu berritzaile finantzatuko dira.

Dirulaguntza lerro honen bigarren edizioa da; izan ere, aurrekoa 2018ko ekainetik 2019ko urrira bitartean garatu zen, eta aukera eman zuen 15 proiektu garatzeko, bizi-luzetasunerako, zaintzarako eta arretarako etxe eremuetan zentratuta.

Diputatu nagusiak, Markel Olano, lan jardunaldi batean hartu du parte gaur 2020 urtean zehar gauzatuko diren proiektuen sustatzaileekin. Ekitaldia Etorkizuna Eraikiz Gunean egin da, eta ekimen horien atzean dauden enpresen eta elkarteen ordezkariak bildu dira bertan. Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatua, Ainhoa Aizpuru Proiektu Estrategikoetako foru diputatua eta Rakel San Sebastian Adinberriko zuzendaria ere bertan izan dira.

Lehen mailako erronka
Eustaten arabera, 2024tik aurrera 65 urtetik gorako pertsonak 25 urtetik beherakoak baino gehiago izango dira Gipuzkoako lurraldean, eta, 2031n, Gipuzkoako herritarren ia erdiak 55 urtetik gora izango ditu. Mendekotasun mailaren bat duen biztanleria egungo 29.000 pertsonetatik 39.000 pertsonetara igaroko da 2031n. Aldaketa hori, diputatu nagusiaren esanetan, «lehen mailako erronka bat izango da, oso konplexua», bai asistentziaren ikuspegitik, zaintzen kalitatea bermatzeko, bai ikuspegi sozialetik. Izan ere, eskatuko digu «egitura sozial eta ekonomikoak aldaketa demografikora eta zahartzearen erronkara egokitzea». 

Hautatutako proiektuak
Carehub proiektua, Aurrerantz Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarteak garatua. Arreta soziosanitarioko zerbitzuen HUBa, etxeko premien eskariaren eta zerbitzu eskaintzaren arteko erlazioa egituratzeko.
Etxean Prest proiektua, Aurrerantz Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Elkarteak garatua. Pertsonei etxean arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko gaikuntza ibilbide bat garatzen du, enplegagarritasuna eta emandako zerbitzuen kalitatea hobetzeko.
• Matia Institutuak garatutako Barne Hartu proiektua. Diagnostiko bikoitza lantzen dute: bazterketa arriskuan egon daitezkeen adineko pertsonena eta Gipuzkoan baztertuta dauden pertsonak nola zahartzen diren ezagutzearena.
Etxe Digitala proiektua, Tknikak garatua. Zaintza teknologiko eta sozialeko azterlana, sektore anitzeko teknologiak identifikatzeko, adinekoen bizi kalitatea hobetzeko xedez.
Egarria proiektua, Auzo Lagun kooperatiba elkarteak garatua. Nutrizio-produktu berriak diseinatzea eta garatzea, seniorren hidratazioa eta irensketa errazteko.
AGASE proiektua (Aduen Gaitasuna Sustatzeko Unitatea), Biodonostia Institutuak garatua. Funtzionaltasunari eusteko eta mendekotasuna prebenitzeko esku-hartze berritzaileak, UVAFetik.
• Hurkoa fundazioak garatutako Hauskor proiektua. Adinekoen hauskortasunari arreta emateko programa.
Código Disfagia proiektua, Aita Mennik garatua. Egoitza eremuan disfagia goiz detektatzeko eta tratatzeko metodologia.
Grandes Vecinos proiektua, Adinkide Fundazioak garatua. Sareak sustatzea web-plataforma baten bidez, adinekoen bakardadea arintzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko.
Exercita proiektua, Cita Alzheimer fundazioak garatua. Estimulazio kognitibo pertsonalizatuko programa, prebentziozkoa.
Abordaje integral de los centenarios proiektua, Biodonostia Institutuak garatua. Ehun urtekoei muturreko bizitza-luzera ematen dieten patroi soziosanitarioak eta molekularrak identifikatzea.
Iniciativas innovadoras en envejecimiento activo y saludable en la empresa proiektua, Saiolan SAk garatua.
Elkarrekin Bizi proiektua, Hiritik At Koop-ek garatua. Belaunaldi arteko etxebizitza kooperatiboen azterketa, eredu izan daitezen.
• San Ignacio Gizarte Zerbitzuen Konpainiak garatutako Zaindari proiektua. Inteligentzia artifizialeko sistema bat pilotatzea eta baliozkotzea, bizitegi eremuko erabiltzaileak monitorizatzeko eta zaintzeko.
GoiOSASUN JLab proiektua, Eder Arretak SLk garatua. Kudeaketa soziosanitario prebentiboko eredu bat diseinatzea, Goierritik hasi eta gainerako eskualdeetara heda daitekeena.
Vireel proiektua, OROI Wellbeing SL enpresak garatua. Hirugarren adinekoei zuzendutako terapietan errealitate birtualeko sistemak erabiltzearen ondorioak aztertzea.

Escribir comentario