Albert Fert Nobel sariduna ‘Donostia is Science’ kongresuan izango da, Kimika Fakultateak antolatuta

Maiatzaren 28tik 30era egingo da kongresua, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (HEFA I) areto nagusian

Kimika Albert Fert Nobel sariduna ‘Donostia is Science’ kongresuan izango da, Kimika Fakultateak antolatuta

Albert Fert Nobel sariduna ‘Donostia is Science’ kongresuan izango da, Kimika Fakultateak antolatuta

Maiatzaren 28tik 30era egingo da kongresua, UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (HEFA I) areto nagusian

UPV/EHUko Kimika Fakultateak bere 50. urteurrena ospatuko du 2025ean, jarduera-programa zabal eta askotariko baten bidez. Urtemugako ekitaldien artean nabarmentzekoa da ‘Donostia is Science’ kongresua, aste honetan egingo dena, maiatzaren 28tik 30era, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian (HEFA I), Gipuzkoako campusean.

Ekitaldian, 150 ikertzaile inguru bilduko dira —gazteak zein esperientziadunak—, lurraldeko ikerketa-zentroetan kimikarekin lotutako diziplinetan lan egiten dutenak. Kongresua Kimika Fakultateak antolatzen du, Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroa (CFM), POLYMAT, NanoGUNE, BiomaGUNE, CIDETEC eta Biogipuzkoa zentroen laguntzarekin.

Inaugurazio-ekitaldia asteazkenean izango da, maiatzaren 28an, 9:00etan, eta bertan izango dira Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua; Jon Umerez Urrezola, UPV/EHUko Ikerketako errektoreordea; eta Jon Mattin Matxain Beraza, Kimika Fakultateko dekanoa.

Kongresuaren amaiera ostiralean izango da, maiatzaren 30ean, 15:30ean, Albert Fert Fisikako Nobel saridunak emango duen hitzaldiarekin. Fert, Kimika Fakultateko Itzal Handiko Irakaslea ere bada.

Hiru egunetan zehar, kimika organikoan, ezorganikoan, analitikoan, fisikoan, biokimikan eta polimeroetan aritzen diren kimikariek, baita inguruko biologoek, medikuek, fisikariek, materialen zientzialariek edo ingeniariek ere, beren esperientziak partekatuko dituzte honako gai hauen inguruan: sintesi kimikoa, biomedikuntza, material berriak, energia berriztagarriak, polimeroen aplikazioak, biomaterialak, bateriak eta abar.

Ekitaldiaren helburu nagusiak dira: lankidetza berriak sortzea, Kimika Fakultatearen eta inguruko ikerketa-zentroen arteko loturak sendotzea, Donostiako ekosistema zientifikoa sustatzea, gazte ikertzaileen ikerketa aurrerapenak zabaltzea eta nazioarteko zientzialari garrantzitsuak erakartzea.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa