28 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Emilio Ontiveros hablará sobre perspectivas económicas invitado por Deusto Business School
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea
Laguntzak

Aldundiak 221.065 euro bideratu ditu industria enpresetan zibersegurtasuna sustatzera

27 Ene.20
Por: Naiara Goikoetxea
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Gipuzkoako 24 enpresak garatutako 27 proiekturi eman zaie laguntza

Foru Aldundiak Gipuzkoako industria enpresetan zibersegurtasuna sustatzeko programari dagozkion diru laguntzak eman ditu, eta guztira 221.064,93 euro xedatu ditu horretara.

Lehen deialdia 2018an egin zen eta balorazio ona izan zuen; oraingo honetan 24 enpresak garatutako 27 proiektuk jaso dute laguntza, direla enpresa traktoreek egindakoak –Ampo, Fagor edota Orona–, direla enpresa txiki eta ertainek egindakoak. “Zibersegurtasuna gure industria ehunaren lehiakortasun faktore garrantzitsuetako bat da, eta etorkizunean are garrantzitsuagoa izango da; beraz, hainbat esparrutan eragiten jarraituko dugu eraldaketa prozesu honek aurrera egin dezan laguntzeko”, adierazi du Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak.

Programak hiru laguntza lerro ditu; horietako lehena Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna indartzeko da, eta 117.147,43 euro bideratzen dira horretara. Diputatuak argitu du enpresa guztiek ez dutela “kontzientziazio maila bera, ezta planifikazio eta baliabide maila bera ere” segurtasuna indartzeko orduan, eta, horregatik laguntzen deialdia egoera bakoitzera egokitzen dela.

Bigarren lerroak izaera teknikoagoa/kualitatiboagoa du, eta zibersegurtasunaren arloko ikerketa eta garapen esperimentala bultzatzen ditu Gipuzkoako enpresentzat. Kasu honetan, bi konpainia dira onuradunak –Countercraft eta HDIV Security–, eta horien proiektuetarako 42.846 eta 33.420 euroko aurrekontuak xedatu dira, hurrenez hurren.

Programaren hirugarren lerroa zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazioa eta gaikuntza sustatzera bideratuta dago; alde batetik, hedapen, sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduerak barne hartzen ditu, eta, bestetik, konpetentzia espezifikoak eskuratzeko jardueren diseinua eta garapena.

Zibersegurtasun industrialaren sektorea hazkunde esponentzialeko fasean dago, eta diputatuak nabarmendu duenez, Gipuzkoak, “pribilegiozko posizioa” izateko “osagai guztiak” ditu: nazioartean punta-puntan kokatutako zibersegurtasun enpresak, ibilbide ezaguneko teknologia eta ikerketa zentroak, balio teknologiko handiko start up-ak, eta “digitalizazioaren aldeko apustu garbia” egiten duen industria.

Escribir comentario