01 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Protección infantil ante el Covid: Mascarillas
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Aldundiak 64 plaza atera ditu Administrazio Orokorrerako, gizarte langileentzako eta medikuentzako

Oposaketak, Ficoban. Irudia: Gipuzkoako Aldundia.
08 Ene.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Xehetasunak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira astelehenean, hilaren 14an

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak erakundean lan egiteko 64 plaza berri onartu ditu, hau da, hauen lehiaketa-oposaketen deialdi eta oinarriak. Administrazio Orokorreko Teknikarientzako (AOT) 35 plaza izango dira; gizarte langileentzako, 25; eta medikuentzako, lau. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira oinarriak eta gainerako informazioa hurrengo astelehenean, hilaren 14an.

Hautapen prozesu guztiek hiru ariketa izango dituzte, baina horien artean berritasuna gaitasunen ebaluaziorako proba da. Honetan, talde lana, besteen aurrean hitz egiteko trebetasuna, profesionaltasuna…neurrituko dira, hau da “diseinatzen ari garen Aldundi berri honetan” derrigorrezkoak diren ezaugarriak, Imanol Lasa foru bozeramailearen hitzetan. Beste probetan, aurkezten direnek lehenago egindako lan publikoa ere kontutan hartuko da, ingelesaren edo frantsesaren jakintza, eta abar.

Lasak aurreratu duenez, Aldundiak 338 plaza berri aterako ditu lehiaketa-oposaketara, eta datozen hiru urteetan zehar deituko dira azterketa guztiak. Erakundeak “bere historian” egindako lan publikoko eskaintzarik handiena da. Gainera, ostiral honetan bertan, Irungo Ficoban iruzur fiskalari aurre egiteko teknikarien EPEaren azterketak hasiko dira: 35 lanpostu, aurreko urteetan onartutako plazen bidez. 638 lagunek eman dute izena han egoteko.

Escribir comentario