07 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Aldundiak fiskaltzari helaraziko dizkio sareetan «larriki difamatzen eta kalumniatzen» dituzten kasuak

24 May.18
Por: S. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto

Aldundiak erabaki du bere funtzionarioen eta kargudunen izen ona defendatuko duela epaitegietan, sare sozialen bitartez zabaltzen diren informazio faltsuen eta irainen aurrean. Imanol Lasa Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak esan duenez, foru zerbitzu juridikoek «gogor» egingo die aurre anonimatuaz baliatuta Aldundiko langileen eta kargudunen kontra zabaltzen diren difamazio eta gezurrei, «Gipuzkoako herritarren ordezkariak direlako».

Diputatuaren iritziz, ‘fake news’ albisteak zabaltzen eta «anonimatuaz baliatuta ofentsak egiten dituzten» gune eta foroen hazkundeak iritzi publikoa kutsatu egiten du eta hausnarketa sakona egin beharra dago. «Adierazpen askatasuna, kritika eta desadostasuna erabat errespetatuz, uste dugu ez dela zilegi edozer gauza esatea, badaudela muga batzuk eta eztabaida publikoak pertsonekiko errespetuan, arrazoietan eta egitateetan oinarrituta egon behar duela. Gipuzkoak elkarrizketa, eztabaida eta iritzi trukeen lurraldea izan behar du. Irainak, mehatxuak eta deskalifikazioak baztertu egin behar dira eztabaida sanoetan, debateari balio osoa kentzen baitiote, batez ere aurpegia eman gabe botatzen direnean», adierazi du.

Escribir comentario