11 de agosto de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto Cities Lab presenta los resultados de la iniciativa PREST sobre la pandemia
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Reflexología podal para bebés con Silvia Taboada
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Normaltasun berria

Aldundiak #MaskaraBeti kanpaina abiarazi du aurpegi ospetsuekin

Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
16 Jul.20
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Foru Aldundiak bat egin du bideo berri honekin, non musikariek, sukaldariek, kirolariek... herritarrak maskara erabiltzera animatzen dituzten

Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du euskal erakundeek #MaskaraBeti #SiempreMascarilla lelopean abian jarri dituten ekimenekin, Aldundiak zaladuko duen bideo batekin. Gipuzkoako gizarteko aurpegi ezagunek osasun neurri berriei jarraitzera eta “uneoro” maskara pertsonen osasuna arriskuan jartzen duten kutsatzeak eta berragerraldial saihesteko “neurri eraginkorrago” gisa erabiltzera animatuko dituzte herritarrak.

Kultura, kirola, gastronomia, zientzia eta komunikabideen arloko pertsona ezagunek bat egingo dute gaurko deiarekin. Aurpegi ezagunen artean, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Elena Arzak eta Karlos Arguiñano sukaldariak; Joseina Etxeberria, Gabriela Uriarte, Kike Amonarriz, Juan Carlos Etxeberria, Julian Iantzi, Xabier Euzkitze komunikatzaileak; Aritz Aranburu surflaria; Ane Etxezarreta eta Ander Guevara Realeko jokalariak; Tati Garmendia Bera Berako eskubaloi arduraduna; Richard Oribe igerilaria. Zinemaldiaren zuzendaria, José Luis Rebordinos; eta Twin influencers ordiziarrak.

Maskara erabiltzea eta osasun-neurriak zorrotz betetzea da norberak bere burua babesteko eta besteak babesteko metodorik eraginkorrena”, adierazi du gaur goizean Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta Gipuzkoako herritarrei “azken hilabeteetan ikasitakoa ez ahazteko” deia egin die.

Joan den astean, Aldundiak bideo bat kaleratu zuen gazteak kontzientziatzeko osasun-agintariek ezarritako segurtasun-aginduak zorrotz bete beharraz.

Azkenik, ahaldun nagusiak “elkartasun eta gertutasun osoa” erakutso die Covid-19ren ondorioz maite izan duten pertsonaren baten zitalkeria jasan duten gipuzkoarrei, bai eta gaixotasuna pairatu duten pertsona guztiei ere, batez ere ondorio larriak jasan dituztenei.

Escribir comentario