04 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Aldundiaren Aurrekontu Irekietan parte hartzeko epea ireki da

10 Abr.18
Por: S. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto

Gaurtik hasita eta ekainaren 30era bitarte, gipuzkoar guztiek parte hartu ahal izango dute Foru Aldundiaren 2019ko aurrekontuen osaketan eta Gipuzkoaren etorkizunaren diseinuan, Aurrekontu Irekiak ekimenaren bitartez. Aldundia aurrez aurre iritsiko da lurraldeko 89 udalerrietara, herritarrek helarazi nahi dituzten behar eta iradokizun guztiak “pertsonalki eta bertatik bertara” jasotzeko asmoarekin gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean kontsulta daiteke bisiten egutegia, aurrekontu irekien atalean. Atzo hasi ziren, Aian, eta Alegin eta Andoainen jarraituko dute bihar eta etzi, eskualde guztietara iritsiz. Iaz bezala, karpa jarriko du Aldundiak eta ordutegi jarraian egongo da karpa zabalik, 10:00etatik 19:00etara, 54 udalerritan.
16 urtetik gorako herritar guztiek, eta herritar kolektiboek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, esku orria bete eta karpan utziz. Tokian tokiko erregistroetan, eta Gipuzkoa Plazan –beheko solairua- kokatutako herritarren arretarako eta informaziorako gunean ere entregatu ahal izango dira. Guztira 310.000 esku orri inguru bidali dira Gipuzkoako etxeetara, herritarrei ahalik eta erraztasun gehien emateko.
Iaz 2.859 lagunek parte hartu zuten, eta 4.448 proposamen bidali zituzten guztira, aurreko urteko kopuruak nabarmen gaindituz -2016an 1.547 parte-hartzaile izan ziren, eta 1.168 proposamen-. 4.448 eskaera horien % 61 2018ko aurrekontuetan islatu dira. Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua izan zen eskaera gehien jaso zituena, 807; Gizarte Politiketakoak 795 jaso zituen, eta Mugikortasuna eta Lurralde Orekakoak, berriz, 622.

Escribir comentario