04 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Anoetako Estadioan jarriko duten zertxak trafikoan eragina izango du

Obras de Anoeta esta semana. Foto: Santiago Farizano
14 May.18
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:

Gaurtik aurrera Anoetako Estadioko obrak fase berri batean sartuko dira. Fase horretan estadioaren sabaia eutsiko duten zertxak jarriko dira, eta zelaia hiru metro gutxi gorabehera jaitsiko da eraikitzen ari diren harmaila berrien mailan jartzeko. Estadioaren lanen fase berri honek inguru horretako trafikoan hainbat eragin izango du. Zertxak jarri ahal izateko kamioiak Errondo pasealekutik sartu behar izango dute. Sarrera eta irteera horiek maiatzaren amaiera arte iraungo dute, izan ere, orduan amaituko dute zertxak jartzen.
Obraren fase berri honetan hainbat aparkaleku kenduko dira Anoeta pasealekuan, hau da, Errondo pasealekuko sarreratik belodromoaren biribilgunea arte, eta Txuri Urdin Izotz Jauregiaren aurrean dauden beste hainbat.
Atano III frontoiaren ondoan dagoen aparkalekua erabili ahal izango da, zertxa jartzen duten eguna izan ezik. Izan ere, egun horretan aparkaleku hori segurtasun neurriak direla eta itxi egingo da. Gainera, Anoeta kirolgunera ibilgailuan joan behar dutenei gomendatzen zaie Atano III ondoko aparkalekuan edo Illunbeko kanpoko aparkalekuan ibilgailua uztea.
Anoetako kirolgunerako sarrera orain arte bezala mantenduko da. Hau da, ibilgailuak zein oinezkoak (lurrean margotutako guneetatik) Begiristain doktorearen pasealekutik sartu eta irtengo dira eta, ahal den neurrian, Errondoko irteera erabili ahal izango da trafikoa arintzeko.

Escribir comentario