miércoles 27 de mayo de 2020
FacebookTwitterInstagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SURF . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA / AUTOCARAVANISMO
Logo
## Agenda Kutxa
TODAS LAS NOTICIAS
El Concurso ESME a la mejor idea empresarial de DBS culmina en youtube su XXIX edición
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
¿Qué es un niño malo?
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Añorgako boulebarizazioa 2020 urtearen hasierarako bukatuta egon beharko litzateke

Irudia: Donostiako Udala.
09 Abr.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Tokiko Gobernu Batzordeak proiektuaren bigarren fasea onartu du gaur, ustez errazagoa izango dena; hemen ere, espaloia zabalduko da, eta bidegorria jarriko da

Donostiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak Añorgako Ibilbidea berritzeko proiektuaren bigarren fasea onartu du gaur goizean. Proiektua Kmzero Ingeniaritzak idatzi du, 551.319 euroko aurrekontua du eta helburua da GI-21 errepidea eta Errekaldeko biribilgunea eraiki eta berrantolatzea.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, proiektu honi esker lehen fasea (206 urtean bukatu zena, Añorga Txikiko biribilgunetik Lore Tokiko biribilgunera) luzatuko dela. Horrela, Lasarte-Oriarekin lotura egingo duen oinezkoentzako zein bizikletentzako gunea sortuko da Goiaren esanetan.

Lanak lehen fasearen oso antzekoak dira, baina errazagoak alkatearen ustez, erainkin gutxi daudelako inguruan. Bertan, ibilgailuen trafikoa nabarmen murriztuko da, izan ere norabide bakoitzeko bide bat egongo da. Ondorioz, espaloia zabalduko da eta, bertan, bidegorria jarriko da.

Behin proiektua onartuta, lanak esleipen fasean sartuko dira. Hortaz, “baldin eta tramite guztiak ondo badoaz”, dio Udalak bidali duen oharrak, “lanak udazkenean hasiko dira, eta Añorgako Ibilbideak bulebarizazioa osatuko du 2020aren hasieran”.

Escribir comentario