«Hainbeste istorio» bizi izan dituen hiri bati «guztiz eskertuta» hartu du Antonio Banderasek gsur, Zinematografia Nazio-Saria Iñigo Mendez de Vigo ministroaren eskutik. Bertan egon dira Paz Vega aktorea, zeinek hitz maitekorrak eskaini dizkion, Angela Molina, Marisa Paredes eta Carlos Saura zuzendaria.
Pasa den urtean, Angela Molinak saria San Telmon jaso bazuen ere, aurten, Tabakaleran izan da; eta bertan, jadanik ezaguna den eta bere zinematografia-ibilbide hasieratik erakutsi eta bertaratutakoei barre eragin dien xarma erakutsi du malagarrak.
Banderasek «serio eta sendo»tzat jo du saria «nazioko» hitza daramalako, eta beretzat sari bat pizgarri fisiko eta intelektuala dela baieztatu du. Horrela izan zen, behintzat, saria eman ziotela jakin zueneko Londreseko goiz ilun hura biribil bihurtu baitzen.
«Nazioko» hitzari dagokionez, gaur, transizioaren hasieran bezala, «Espainia» terminoan fedea duela esan du, herrialdeak dituen erronka guztiak gorabehera.
Aktoreak bere saria norbaitentzat baliagarria izatea espero duela esan du, eta berriro ere, bertaratutakoei eskerrak eman dizkie.
Ministroa ere txalotua izan da, 2018.urtean, gobernuak zinearen BEZa jeitsiko duela baieztatu duenean.
Donostia kirola hace entrega de la ‘Urrezko Kirol Txartela’ a la élite deportiva de San Sebastián
Han sido distinguidos 61 deportistas y 3 equipos
Seguir leyendo