22 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea

Antzoki Zaharra leporaino bete da Ni naiz Lete dokumentala ikusteko

03 Dic.20
Por: Jon Pagola Galardi
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Dokumentala euskal artistaren heriotzaren 10. urteurrena bete denean estreinatu da

Antzoki Zaharra txikia geratu da Ni naiz Lete dokumentala ikusi ahal izateko eta antolatzaileek saio berri bat programatu behar izan dute gaur arratsaldean, 5etan eta 7tan, hurrenez hurren. Xabier Lete (Oiartzun, 1944-2010) poeta eta kantariaren heriotzaren 10 urte betetzen direnean, Gipuzkoako Foru Aldundiak euskal artista omendu nahi izan du. Baleuko etxeak ekoitzi du lana, eta estreinaldiak Euskarako Nazioarteko Egunarekin bat egiten du.

65 minutu inguru irauten duen dokumentala aukera ona izan zitekeen Leteren poesia eta musikarekin emozionatzeko. Bere bizipen eta mugarriak (Ez Dok Amairun izan zuen papera, Lourdes Iriondorekin egiten zuen bikote artistikoa, Euskadi Saria) azalean geratzen dira eta kontaketa nahiko lineala bihurtzen da. Dokumentalaren egitura konbentzionalak ez du laguntzen. Alde batetik, Lete gertutik ezagutzen zutenek mendian eserita hizketan ateratzen dira -Antton Valverde, Arantxa Lete eta Bernardo Atxaga, batipat- urtearen lau aroak aurrera egin ahala. Udaberria, uda, udazkena eta negua pantallan azaltzen dira eta horrek Leteren bizitza kontatzeko balio du, gaztarotik gaixotzen den arte.

Tarteka Xabier Leteren poema eta kantuak interpretatzen dituzten euskal artista ezagunak azaltzen dira, Kirmen Uribetik Karmele Jaiora bitarte. Dinamismoa areagotzen da, baina formulak ez du guztiz funtzionatzen. Erabaki exotikoak hartzen dira, hala nola Las Bardenas Realesen aukeraketa eszenatoki gisa edo jokoz kanpo dirudien Doctor Deseo Ni naiz Lete bertsionatu nahian. Onena, Antton Valverderen Bianditz hunkigarria, eta azken txanpan Xalbadorren heriotzean epiko bat hiru ahotsen arteko kontrapuntuekin. Jada izarren hautsa bihurtua, Kike Amonarrizek definitzen du Xabier Lete dokumentalaren hasieran: “Euskal poesiaren erreferenterik handiena da”.

Escribir comentario