Artikutzak San Agustin eguna ospatuko du ostegun honetan

San Agustin eguna dela eta, ostegun honetan, Artikutzako finkak ateak irekiko ditu bere egun handia ospatzeko eta bertara hurbildu eta […]

artikutza 0400 Artikutzak San Agustin eguna ospatuko du ostegun honetan

San Agustin eguna dela eta, ostegun honetan, Artikutzako finkak ateak irekiko ditu bere egun handia ospatzeko eta bertara hurbildu eta leku enblematiko hau ezagutu nahi duten guztiei sarbidea emateko.

Ohikoa denez, egun osoan zehar artisautza eta elikagaien erakusketa eta salmentarako postuak egongo dira, baita bi txosna ere, jaiaz gozatzera hurbiltzen diren guztiei janaria eta edaria emateko.

Udalak, urtero bezala, honako jarduera egitaraua antolatu du:

11:30tan pilota partidak

Emakumezkoak: Goiuri Zabaleta, Enara Gaminde, Itsaso Erasun eta Amaia Alday

Gizonezkoak: Oier Zabaleta, Manex Olaiz, Haiz Aranburu eta Axel Lasa

17:00tan Herri kirolen ikuskizuna

Aizkolariak: Iker Vicente y Aratz Mugerza vs. Mikel Larrañaga y Ugaitz Mugerza Harrijasotzaileak: Estefi Etxebeste, Goizeder Abendibar eta Beñat Telleria

20:00etan Dantzaldia

Ospakizun honek Artikutzak kultur gune eta naturarekin elkartzeko duen bokazio bikoitza berresten du, familia eta lagun taldeei kirola, tradizioa eta artisautza uztartzeko aukera ezin hobea eskainiz.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu ostegun honetan, abuztuak 28, Artikutzara hurbildu eta gure ondare naturala goratzen duen jai batean parte hartzera.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa